Proban, lau ikastetxetako (Somorrostro, Gaztelueta, Bilboko Jesuitinas eta Lauro Ikastola) 9 ibilgailuk parte hartu zuten. Taldeek Meatzari Areotan aurkeztu zituzten beren proiektuak, Bilboko Ingeniaritza Eskolaren eta Muskizko Udalaren ordezkariak tarteko zituen epaimahaiaren aurrean. Ondoren, pilotuek F24 ibilgailuak gidatzeko duten trebetasuna frogatu ahal izan zuten Somorrostro Prestakuntza Zentroko aparkalekuan prestatutako pistaren gainean.
Jardunaldiaren amaierako sari banaketan, talde guzti-guztiek eskuratu zituzten golardoak. S15-Somorrostro Taldeak diseinu eta ingeniaritza onenaren saria jaso zuen Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako tenikariaren eskutik, baita pistako probetako bigarren saria ere.
Gainera, ostiralean, maiatzak 16, Somorrostro Prestakuntza Zentroan antolatu zen lehenengo STEAM azoka. Zientzia, teknologia, matematika eta artearen esparruetako proiektuetan parte-hartzea sustatzeko asmoz, DBHko eta LHko ikasleek ikasturtean gauzatutako proiektuak aurkeztu zituzten gainerako ikasleen, hauen senideen eta Muskizko San Juan Bautista ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleen aurrean. Proiektu horien artean zeuden Somorrostroko LH ikasleen EUSKELEC proiektuko eta irakas-guneko DBH ikasleen Greenpower deritzoneko ibilgailu elektrikoak.