Valladolideko Unibertsitateko Industria Ingeniaritzetako Eskolako ikasle taldeak Petronor bisitatu du ekoizpen prozesuen arautze eta kontrol sistemak ezagutzeko asmoz.
Automatika gaietan ikasle adituak zirenez gero, Optimizazio eta Kontrol Sailak Findegian Kontrol Sistemek duten garrantzi estrategikoari buruzko hitzaldia eskaini zien. Gainera, hainbat eredu praktiko ikusi ahal izan zituzten, zeinetan Industria segurtasunari egindako ekarpena eta emaitza ekonomikoen hobekuntza hauteman zitekeen, ekoizpen unitateak optimizatuz.
Ondoren, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, findegiaren industria gunea bisitatu zuten, baita Itsas-terminala ere.