350 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten atzo Zierbenako X. Familia Lasterketan. Ume zein nagusiek familiarekin kirolaz gozatu zuten, Petronorren babesaz, El Correok antolatutako froga honetan.
Lasterketa goizeko 11:00etan hasi zen eta parte-hartzaile gehienek buelta bat baino gehiago eman zioten Zierbenako portuko 1.4 km-ko ibilbideari. Guztira 72 familia, hiru belaunaldiraino, eta baita lagun taldeak ere elkarrekin kirola praktikatzeko bildu ziren, helburu solidario batekin: 30 urte betetzen dituen Aspanovas, Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartea, lagundu. Partaideen ekarpenarekin lortutako 720 euroko txekeak beren egitekoarekin jarraitzeko lagunduko du.
Frogaz gainera, berotze eta tenkada saioak egon ziren. Dantza eta sariak ez ziren falta izan, bost bizikleten zozketarekin.