-Muskiztarra zaren aldetik, nolako ekarpena egiten diote Petronorren geldialdiek herriari, zure ustez?
Dexente igotzen da kalean dabilen jende kopurua, jendea nonahi ageri da eta herrian kontsumo handiagoa eta mugimendu gehikago dagoela antzematen da. Horrenbeste jende egotea probetxugarria da guzti-guztiontzat: saltokientzat, ostalarientzat, hotelentzat eta alokatzeko etxebizitzak dituzten herritarrentzat.
Muskizko elikagai-dendek eta supermerkatuek ere igarri behar dute, izan ere, askok, tabernetan bazkaldu beharrean, elikagaiak dendetan erosten dituzte.
-Konbertsio Unitatean egindako aurreko Geldialdia izan da “La Hoguera” jatetxean bizi duzuen lehena. Nolako eragina izan du zuen negozioan?
Hazkunde handia dago bazkalorduko zerbitzu kopuruan Geldialdiko langileak artatzeko. Ohiko menu kopurua hikoiztu dugu. Geldialdian, 90 menu eman ditugu egunero, eta zenbait egunetan 100 baino gehiago. Hortaz, eragin ekonomikoa garrantzitsua da.
Gainera, guk bertako hornitzaileei erosten dizkiegu elikagaiak, eta horrela, eragina negozio txikietara ere iristen da. Nire ustez, Petronorren Geldialdia onuragarria da guzti-guztiontzat.
-Jendea kontratatu behar izaten duzue honelako egoeretan?
Bai. Puntako orduetan, bereziki bazkalorduetan, laguntza behar izaten dugu, hemen egoten garenok iritsi ezinik ibiltzen garelako. Geldialdietan langile gehiago behar ditugu eta jende gehiago kontratatu ohi dugu zerbitzua emateko eta bezero guztiak artatu ahal izateko.
-Nola prestatzen zarete geldialdietarako?
Ordutegi aldaketak egiten ditugu langileen artean, puntako orduetan elkarri laguntzeko, bereziki bazkalorduetan.
Horrekin batera, lehen esan dudan bezala, jende gehiago kontratatzen dugu eta elikagaien horniketa handiagoa egiten dugu; kopuru handiagoetan erosten ditugu. Gero, bazkariak prestatzerakoan ere, plater gehiago lantzen ditugu, noski.
-Nola garatzen ari da oraingo Geldialdia?
Aurrekoarekin konparatuz, pertsona gutxiago dago, agian etenaldi txikiagoa delako edo, baina Aurrera egiten joan da. Pixkanaka jendea etortzen hasi da, astez aste, eta orain topera gaude.