Oriok irabazi du XXXVI Petronor Ikurriña gaur goizean, Zierbenan. Honela, Eusko Label Ligako lehen bi banderak eskuratu ditu, atzo, Bilboko Ikurriña ere lortu baitzuen. Traineru “galipoak” hirugarren postua lortu du bere uretan.
19’25″eko denbora egin du Oriok, garaipena lortuz, bigarren txandan arraun egin duen Donostiarrak (19’29”) bigarren gelditu da eta Zierbena izan da hirugarren, 19’31″ko markarekin. Hondarribiak laugarren amaitu du 19’33″ko denboraz, bosgarren izan den Urdaibai (19’34”) baino segundo bat gehiago lortuz. Bermeokoekin batera bigarren txandan ibili den Kaikuk seigarren amaitu du, ohorezko txandan lehiatu den Santurtziren (zazpigarren) denbora hobetuz.
San Nikolas ontzia sailkapen nagusiko liderra da, 24 punturekin. Zierbena bigarren postuan dago, 20 punturekin, eta Donostiarra hirugarren, 18 punturekin.