Zubiaurre familiarengandik jasotako argazki eta filmen funtsak zentzu koherentea hartzen du, baldin eta aztertzen bada argazkilaritzaren gizarte erabileren ikuspegitik, argazkia espazio pribatuan txertatzearen fenomeno sozial eta kulturalaren interpretazio sendoa eskaintzen duen ikuspegi historiografiko batetik. Amateurrak izan ziren prozesu haren aitzindari, eta erabakigarria izan zen familia bizitzako kronikak osatzeko, aisia eta olgeta jardueretan oinarriturik, batez ere. Baina Ramón eta Valentín ez ziren izan zale arruntak, kultura bisual oparoa baitzuten, pintura arloko beren prestakuntzari esker: errealitateari behatzeko eta irudiak sortzeko askoz ere gaitasun handiagoa zuten beren garaiko amateurren batez bestekoa baino.
Aurkezpenean zehar, Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak hurrengoa aipatu du: “Arte Ederren Museoan garai hartako euskarri modernoenen bitartez egunerokotasuna kontenplatzeko aukera daukagu, eta belaunaldi gazteei, umeei, erakutsi ilusioa dagoenean, imajinazioa dagoela, eta indarra; danetarik egin daiteke, dauzkagun euskarri modernoenen bidez”.
Hala bada, beren argazki eta filmek osatzen duten memoria grafikoaren bidez, iruditeria berezi bat eratu zuten Zubiaurre anaiek: imajinario bat, zeinaren bidez loturik ageri baitira argazkilaritza eta zinema beren pintura ekoizpenarekin.
Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendariak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Muskizko findegiari, “bere laguntzarik gabe ez litzateke posible izango”.
Prentsa Oharra, hemen.
Bideoa, hemen.