LH hezkuntza-aukeratzat sustatzea, erraztea, eta gazteen enplegagarritasuna eta lan-munduratzeko gaitasuna hobetzea da Lanbide Heziketako beka-programa honen helburua.
Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako ingurunean 20 beka banatuko dira, espezialitate zehatz batzuetan; horietatik bost Gradu Ertaineko Preskuntza Zikloetara bideratuko dira, eta hamabost Goi-Mailako Graduko Prestakuntza Zikloetara, bakoitza 800 eurokoa izanez. Era berean, batean zein besteak beka jasotzen duten ikaslerik onenek 300na euroko bonus gehigarria jasoko dute 2020ko urrian, egindako ahaleginaren esker onez. Gainera, plazen %10 desgaitasuna duten ikasleentzat erreserbatuko da.
Interesatuta dauden ikasleek izena eman ahal izango dute becasfp.fundacionrepsol.com webgunearen bitartez. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 16an amaituko da.
Petronorren findegiari dagozkion 20 bekez gainera, Repsol Fundazioak beste laurogei bekatarako deialdia ere zabaldu du; hogeina beka Repsol Taldeak A Coruñan, Tarragonan, Cartagenan eta Puertollanon dituen findegien inguruneetara.