Enplegatuez eta ohiko langileez gain, 1.100 pertsonak baino gehiagok lan egindu duten Findegiko oraingo geldialdian. Segurtasuna lehentasunezkoa da Petronorren eguneroko jardunean, eta horren kariaz, Geldialdian parte hartuko duten pertsona guztiek prestakuntza espezifikoa jaso dute prestakuntzan espezializatutako zentroetan. Gainera, Petronorrek segurtasun arloko aitorpena egingo die Geldialdian parte hartuko duten enpresei, hauen segurtasun planak balioetsiz eta geldialdian esparru hau zaintzeko egindako ahalegina aintzat hartuz.
Segurtasuna Findegiko pertsona eta lanpostu guztietan integratzea da Petronorren helburua. Horretarako, sistema hau ezartzeko estrategia diseinatu du, ondoko puntu hauetan laburbil daitekeena:
-Langile guztiei segurtasun prebentiboa egiteko “entrenamendua” emango dien kontzientziazio eta prebentzio lana. Horren adibide garbia da segurtasunik gabeko ekintzak eta baldintzak bereizten jakiteko elementuak langile guztien eskura uzten dituen ETA ZUK ZER IKUSTEN DUZU? delako kanpaina.
-Protokolo, gida eta prozedura espezifikoak lantzea, Antolakundeko kide guztiek nola lan egingo den jakin dezaten. Ondo lotuta utzi behar dira hari-mutur guztiak.
-Komunikazioaz, informazioaz eta prestakuntzaz baliatzea, agiriak, gidalerroak eta betekizunak langile guztiengana iritsiko direla bermatzeko.
-Aurreko puntuen aplikazioaren homogeneotasuna bermatuko duen taldea. Segurtasuneko koordinazioa eta Geldialdiaren ikuskatzaileen (Ekoizpenekoak zein Mantentze-Lanetakoak) taldea dira ezarritakoa behar bezala betetzen dela eta kalitatearen, eraginkortasunaren eta, batez ere, segurtasunaren ikuspegitik lanak gauzatzeko baldintzak une oro betetzen direla egiaztatzeaz arduratuko direnak.
Guztion konpromisoarekin, prebentzioaren arloko lankidetzarekin eta segurtasuna eguneroko zereginetako bakoitzean txertatuz baino ez dugu lortuko geldialdia segurua izatea. Bihur dezagun segurtasuna gure Geldialdiaren eragile.