Bilboko Ingeniaritza Eskolako Industria Ingeniaritzako ikasleek Petronor bisitatu dute gaur goizean, findegia eta fintze prozesua gertutik ezagutzeko asmoz.
Manu Núñez Petronor Innovación-eko zuzendaria eta Ainhoa Regil Prozesu gerentea haiekin izan dira Muñatonesen. Bertan, Petronorren historia, estrategia, ekoizpen eskema eta helburuak azaldu dizkiete. Jarraian, Carlos Pascual Prozesu teknikariak, Igor Molinuevo Ingeniaritza teknikariak eta Rafa González Optimizazio eta Kontrol gerenteak Findegian dauden berezitasun ezberdinen ikuspegi orokorra eman diete, bereziki Industria Ingeniaritza kimikoan oinarrituz.
Ondoren, Petronorreko instalazioetan zehar ibiltzeaz gainera, 1/2 Kontrol Gela bisitatu dute eta “Ikuspegi” behatoki berrira gerturatu dira, non findegiaren ikuspegi panoramikoa dagoen.