Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimikarekin batera, jakinerazi nahi du, gaur, uztailak 15, eguerdiko 12:00etan gutxi gora behera, Muskizen jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen jatorri kimikoko isuri toxiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau, Seveso araudia dela eta, industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.
Zuzendaritzak berak adierazi bezala, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko larrialdi kimiko baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.
Zer gerta ere, Petronorretik kanpo Eusko Jaurlaritzak eragindako simulazioa izango eta, horretara, ez du ezelango jarrera berezirik egin beharrik eskatuko Findegiaren barruan.