Ikuspuntu honetatik, eskualdeko hornitzaileak eragile aktiboak bihurtzen dira. Garai honetan, inguruko jatetxeek 50.000 menu inguru ematen dituzte, eta Petronorrek Geldialdiari buruzko irudiez apaindutako beste horrenbeste banakako mahai-zapi prestatu ditu. Maitane Gazo “La Hoguera” Jatetxearen jabeak adierazi duenez, “Geldialdian, eguneko jende kopurua hirukoiztu egiten da eta horrek arindu ederra ematen digu ostalarioi, aurrera egiten laguntzen digu, negozioa bizirik mantentzen laguntzen duen garrantzi handiko eragina baitu”.
Lanaren igoera bortitz horrek berealdiko eragina du garraio sektorean ere. Taxiaren erabilera % 30 gehitzen da, eta JM Vigiolak emandako datuen arabera, hautazko garraio kolektiboaren erabilera % 10 igotzen da.
Geldialdiko langileentzako konfort eta vending esparruak zaintzen dituen DELCOI zerbitzu-enpresak % 25 gehitzen ditu ohiko giza-baliabideak eta garraiobideak. Gehikuntza hau beharrezkoa da, halaber, hondakinen, paperaren, kartoiaren eta plastikoaren bilketa selektiboa kudeatzeko, normalean sortu ohi den kopurua hirukoizten baita.
Ostalaritza, garraioa eta zerbitzuez gain, industria-jardueretarako tokiko hornitzaileen lanak ere gora egin ohi du Geldialdietan. Adibidez, jasotze-makineriak % 30eko igoera izan du, “Grúas Gallarta” enpresak emandako informazioaren arabera. Burdindegien kasuan, salmentak % 30-40 inguru hazten dira.
Zerbitzu sektoreko igoera horrek enpleguaren gaineko eragin adierazgarria izaten du, jarduera horietako langile-kopuruan % 10 eta % 100 bitarteko hazkundea izanez.