Bizkaiko Bainu Eremuen Osasun Kontrolerako azkenengo Programaren arabera, Muskiz eta Zierbena artean dagoen, La Arena Hondartza egoera onean dago eta bere uraren kalitatea bikaina da.
Aztertutako 21 hondartzen artean La Arenak emaitzarik onenak atera dituztenen artean dago. Txostenak uraren osasun kalifikazioa bikaina dela ziurtatzen du, beraz, bainu librea dago eta, hondartzaren higieniko-osasun baldintzak ere onak dira.
Are gorrixkadun hondartza honek, 966m-ko luzeraz, ez da alferrik Bizkaiko hondartzarik jendetsuenetarikoa eta Ezkerraldeko surflarien gunerik gustukoenetarikoa.