Bere 15. urteurrena dela eta, Pobaleko Burdinolak Bizkaiko burdinolen inguruko aldi baterako erakusketa bat aurkeztu du gaur goizean.
Ekitaldian egon dira, besteak beste, Bizkaiko Kultura eta Kirol diputatu Lorea Bilbao, BizkaiKOAko zuzendari Asier Madarieta, Muskizko alkate Borja Liaño eta Pobaleko Burdinolako zuzendari Marta Zabala.
Ekitaldira gonbidatutakoak instalazioetan barrena abiatu dira bisita gidatu batean eta, ondoren, mokadu bat eskaini zaie. Bere hitzaldian, Burdinolako zuzendariak esker ona agertu die urteotan lagundu duten hainbat erakunderi, tartean Petronorri.