Petronorrek airearen kalitatea kontrolatzeko Las Carreras, Muskiz eta Abantoko kabinak hobetuko ditu

Petronorri 2018an emandako Ingurumeneko Baimen Integratua betetzeko asmoz, datorren astearte 27an airearen kalitatea kontrolatzeko Las Carreraseko egungo kabina aldatuko da, La Trinidad plazan dagoena, bertan instalazio berri bat jarriz.

Estazio berri honek zazpi parametro berri (NO, NO2, NOx, Ozonoa, PM10, SO2, SH2) denbora errealean erregistratzea ahalbidetuko duten analizatzaileak izango ditu, 2015eko amaieratik erregistratzen ari diren hiru konposatuei (Bentzenoa, Toluenoa eta Xilenoa) gehituko zaizkienak.

Halaber, analizatzaile osagarriak jarri dira Abantoko kabinan, Gallartan Udalaren alboan dagoena, bost parametro berri erregistratzeko (Ozonoa, SH2, Bentzenoa, Toluenoa eta Xilenoa), eta baita Muskizkoan ere, Renfeko geltokiaren alboan dagoena, kromatografo berri baten bidez BTX (Bentzenoa, Toluenoa eta Xilenoa) erregistratzeko.

Egindako guzti hauekin, Petronorren jarduera kontrolatzeko ezarritako airearen kalitatea kontrolatzeko lau estazioek parametro berberak erregistratuko dituzte.

Analizatzaile berriak abiarazitakoan, Petronorrek Eusko Jaurlaritzako Airearen Kalitaterako Zerbitzuaren esku jarriko ditu, hori baita neurketako estazio guztietan jasotako datuak kudeatzeko eta baieztatzeko arduraduna.

Informazio guzti hau auzokide guztien esku egongo da Eusko Jaurlaritzaren http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/airea/ web orrian.