Petronorrek merkatuan etengabe aldatzen ari diren egoerei bizitasunez moldatzeko beharra ikusten du, modu seguru, errentagarri eta efizientea bermatuz. Eboluzio honi laguntza emateko, 40 pertsonak parte hartuko duten formakuntza-proiektu berria martxan jarriko dugu.

Bi ikastaro egingo dira:

1. 25 pertsonarentzat antolatuta, 2019ko urrian hasita 2020ko apirilera arte.

2. 15 pertsonarentzat antolatuta, 2019ko abenduan hasita 2020ko ekainera arte.

Proiektu hauek aurrera eramateko Somorrostroko Formakuntza Ikastetxe eta barne-irakasleen laguntza izango dugu.

Kimika-Instalazioko operadore-ikastaroak  https://www.somorrostro.com/opq helbidean aztergai egongo dira.

Aukeratze-prozesuan parte hartzeko aipatutako deialdian izena ematea derrigorrezko baldintza da, eta aurkeztu direnei eman beharreko pausuak azalduko zaizkie.

Aipatzekoa da Petronor aukera-berdintasunaren alde dagoela: hori dela eta, baldintzak betetzen dituzten emakumeak eginiko eskaintzan izena emateko animatzen ditu. Beste aldetik, ezgaitasun-ziurtagiria baduzu, ez ahaztu zure eskaerarekin batera bidaltzea.

Ikastaroak LANBIDEren, Euskal Enplegu Zerbitzua, lankidetza du.

Gure printzipioak: Eraginkortasuna – Errespetua – Aurreikuspena – Balioen sorrera