Zinemaldia Startup Challenge lehiaketako irabazleak 10.000 euro gordineko saria jasoko du eta bost finalistek Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko BIC (Business Innovation Center) bateko inkubazio-espazio batean urtebetez aritzeko aukera izango dute, baita proiektua garatzeko 500.000 eurora arteko finantzaketa eskuratu ere.
Horrez gainera, zenbait enpresaren lau aurkezpen eta erakustaldi ere izango dira.
Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge sustatu du, ekimen honen bigarren edizioko jarduera nagusia. Ekimena bera Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak –2deo ikus-entzunezko laborategiaren bidez– eta Petronorrek antolatu dute, Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzaz. Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak, hain zuzen ere, ekitaldiaren aurkezpen ekitaldian parte hartuko du.