-Zea Mays talde Bilbotarrak eta Urko kantautore historikoak, artista gonbidatuak izango dira. Orain arte ezagutzen ez diren bertsioak eta lan ezagunenak interpretatuko dituzte orkesta eta koru batez laguak direla.
-Irekitze ekitaldiak hasiera emango dio hiri ugarietan lekua izango duen Fair Saturdayren nazioarteko ospakizunari.
Fair Saturdayren irekitze ekitaldia, Fair Saturday fundazioak bultzatutako eta BBC-ko “The last night of the Proms” formatuak inspiratutako ikuskizuna da.
Miribillako Bilbao Arenan gertatuko da, datorren azaroak 29 ostirala, Arratsaldeko 20:00retan.
Irekitze ekitaldia, ikusle guztientzat aproposa dena, musika lan aipagarri ugariz osatua dago. Honetaz gain, ikuskizunak ikus-entzunezko errekurtso handiz lagundua egongo da. Jardunaldia bi zatitan banatuko da eta bi ordu iraungo du. Musikalak, soinu-bandak, pieza klasikoak, pop arrakastak eta euskal musika herrikoia egondo dira. Ikusleek, ikuskizunaren parte izateko aukera izango dute momentu ezberdinetan zehar, jardunaldi bizia, zirraragarria eta berritzailea sortuz.
Bilboko Udal Musika Bandak interpretatuko ditu jardunaldiko musika piezak, Bilboko eta Bizkaiako talde ezagunenak biltzen dituen 1.000 pertsona baino gehiagoz osaturiko, abesbatz batez lagundua. Haien artean Sociedad Coral de Bilbao, Coro Rossini, Bilbao Musika edota Barakaldoko Schola Cantorum. Honetaz gain, bertan ere izango dira gure herriko bakarlari aipagarrienetariko batzuk, hala nola, Marta Ubieta edo Mikeldi Atxalandabaso, baita ere Urko eta Miren de Miguel bezalako kantautore ezagunak eta hain hunkigarria den Pascual Molongua Bilbotarraren partehartzea ere.
Halaber, Zea Mays talde gonbidatuak, haien lan ezagunenetako bertsio berriak interpretatuko ditu. Irekitze ekitaldian Bizkaiako ikastetxe ugarik hartuko dute parte, haien musika ikasleak ikuskizunaren parte bihurtuz. Haien artean, Liceo frantsea, Ikasbide, Ayalde eta proiektuaren barnean dauden beste ikastetxe guztiak ere, hala nola Eskolan Kantari Sociedad Coral de Bilbao-k sustatuak.
Beste herrialde batzuetako artistak arituko dira estreinakoz irekitze ekitaldian. Hala nola Massachusetts-tik datozen Quincy Choral Society, Errioxako Koro Sinfonikoa, Santander Hiriko Koral Akademia edo Levanteko perkusio taldea, munduko perkusionista hoberenetarikoa den Conrado Moyak zuzendua. Eskoziatik, Fair Saturday mugimendura batzen lehenengoa izan den herrialdetik, Mairi Campbell kantautorea etorriko da, “Auld Lang Syne” abesti famatua Bilbo eta Bizkaiari laguntasun keinu egiten diolarik. Guzti hau Jose Rafael Pascual Vilapana maisuaren zuzendaritzapean.
Irekitze ekitaldiak Fair Saturday mugimenduaren filosofía partekatzen du, non artea eta kultura inpaktu soliazarekin bat egiten duten. Hau dela eta, bertan parte hartuko duten kultur erakunde eta artistek, beraiek erabakitzen duten proiektu edo egitasmo sozialei babesa emango die:
• Koro partehartzaileek, 500€ko donazioa egingo diete beraiek aukeratutako proiektu sozialeei, gainontzeko artistek emandako babesaz gain.
• Ekitaldiaren irabaziak mezenasgo proiektu kulturala den Barreras Invisibles-era zuzenduko dira, zeinaren bitartez, gizarte-bazterketa inguruan aurkitzen diren umeentzat ikasketa artistikoak finantziatuko diren.
• Edukieraren %10a, Bilbao Arenan zehar banatuta egongo dena, lurraldeko erakunde sozialen kolaborazioaren bitartez, babesgabeko taldeentzat gordeko da.
• Edukieraren gainontzeko %10a, ikastetxeetan zehar banatuko da, gazteen cultura kontsumoa indartzeko helburuarekin.
Fair Saturday Fundaziotik, hainbat hilabete daramatzate irekitze ekitaldiko parte izango den ikuskizuna sortzen eta garatzen. Fair Saturday-k aurreantzean egingo dituen edizioetan parte hartzen interesatuta dauden hiri desberdinetako delegaritzek baieztatu dute beraien agerpena Bilbon egingo den irekitze ekitaldian eta hurrengo egunean Bilbo kulturaz jantziko duten ekintzetan.