Euskal enpresa munduak agur esango dio gaur bere erreferente nagusietako bati, José Miguel de la Rica Basagoitiri, pasa den ostegunean 89 urterekin Madrilen hila. Hileta arratsaldeko zazpietan izango da Getxoko Nuestra Señora de las Mercedes parrokian.
1930an Las Arenasen jaioa, De la Rica Círculo de Empresarios Vascos-en lehenengo presidentea izan zen, 1976tik 1998ra. Gainera, Petronorren presidentea izan zen 1980 eta 1992 urte bitartean, Industriako Institutu Nazionalaren (antzinako INI) presidente, baita CAF-en administrazio kontseiluko kide ere, 1991etik 2015era.
Goian Bego.