Aurten ere, Muskizen dira berriro Repsol Fundazioaren “Energikasteko Tailerrak”. Petronorrek hezkuntza-jarduera jostagarria ekarri die Prudencio Cantarranas HIko eta San Juan Bautista Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta Muskiz BHIko DBHko eta Somorrostro Prestakuntza Zentroko 3. mailakoei. Helburua da, ume zein gazteak energia iturri ezberdinak ezagutzea eta trantsizio energetikoaren erronkez jabetzea.
Energikasteko Tailerrek sormenaren, talde-lanaren eta berrikuntzaren garrantzia jakinarazten die ikasleei, egungo zein etorkizuneko erronka energetikoak ulertzen lagunduz eta baliabideak erabiltzean erantzukizun handiagoarekin jokatzeko premiaz kontzientziatuz. Gainera, edukiak berritu dira ikasleei parekorik ez duen esperientzia eskaintzeko.
Parte-hartzaileen adinetara egokitu eta hezitzaileek gidatutako hainbat hezkuntza-jarduera biltzen dituzten tailer hauen bitartez, umeek eta gazteek energiaren mundua beste era batez ikusteko aukera dute.