Óscar Familiar Trapagaraneko bolariak eta Zierbenako Mari Carmen Tejerok Katxete Bola-jokoko III. Petronor Masterra irabazi zuten larunbatean, La Arenako bolatokian.
Óscar Familiar garaile bilakatu zen, El Regatoko Javi Loresen, Uriosteko bolatokiko Juan Carlos Gómezen eta Ugarteko (Trapagaran) Joseba Gómezen aurretik. Familiarrek denboraldi bikaina itxi egin du honela, Euskadiko txapeldun ere bilakatu baita.
Emakumezkoetan Mari Carmen Tejero (Zierbena) irabazle izan zen, Lorena Renovalesek (Zierbena) bigarren postua lortu zuen, Sainza Condek (Gorostiza-Barakaldo) hirugarrena eta Nerea Canterak (Zierbena) laugarrena.