Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako ikasle talde bik Petronor bisitatu dute aste honetan, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko asmoz.
Ángel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna haiekin izan da bisitan zehar. Petronorren historiaz informatu eta fintze jardueraren berri zehatza eman die. Ondoren, Petronorren instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan dute, zehazki, 1/2 Kontrol Gela.
Ohikoa denez, bisitaldia Luzero Puntako Itsas-terminalean amaitu da.