Gainera, kargatzeko ekipo horiek bermatzen dute instalazioan erabilgarri egoten den potentziaren banaketa egokia, konektatuta egon daitezkeen lau ibilgailuen artean.
Inaugurazio ekitaldian Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua, Emiliano López Atxurra Ibileko presidentea, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkatea eta Iñigo Ansola EEE-ko zuzendari nagusia izan dira.
Josu Jon Imazen iritziz, “azpiegitura hau deskarbonizaziorako aurrera pausoa da, konpainia multienergetikoa eraikitzeko pausoa, eta aldi berean oso pauso garrantzitsua gure ahalmen teknologiko zein insdustrialetan oinarrituz egiteagatik”.
Emiliano López, bere aldetik, hurrengoa azpimarratu du: “gaur egun garrantzitsua da, ez bakarrik, ikuspuntu elektrikotik, mugikortasun iraunkorra ahalbidetzen duen azpiegitura sortu dugulako, baizik eta banatutako sorkuntza den eredu energetiko berriari ere atea irekitzen diogulako”.
Terminal hauek nabarmentzekoak dira potentzia handiagatik ez ezik, energiaren baliabide barreiatuen integrazioa erraztegatik ere, hala nola sorkuntza berriztagarria eta energiaren metaketa.
Ugaldebietako hornitegia erreferentziazko leku berritzailea izango da, kargatzeko sareari zein gainerako instalazioei dagokienez; izan ere, hantxe bertan Repsol On establezimendua zabaldu du Repsolek, saltoki kontzeptu berria zerbitzugune batean, jaki osasuntsuak eta kalitate handiko zerbitzuak emateagatik ezaugarritzen dena.
Prentsa Oharra, hemen.
Bideoa, hemen.