Aliantza honek Repsolek Asiako hego-ekialdean duen presentzia indartuko du, bereziki Indonesian, hauxe baita eremu horretako lubrifikatzaile-merkaturik handiena.
Horrela, Repsolek lubrifikatzaileak ekoizteko gune berri bat gehitu die Espainian eta Mexikon dituenei. United Oil Companyk bi lantegi ditu, bata Singapurren eta bestea Indonesian, 140.000 tonako guztizko ekoizpen-gaitasunarekin.
Joint venture honek hobekuntzak inplementatuko ditu United Oil Companyk Indonesian duen ekoizpen-lantegian, eta Repsol markaren eta produktu-gamaren indarrari Asiako konpainiaren tokiko ezagutza eta banaketa-sarea erantsiko dizkio.
Operazio hau garrantzi handiko aurrerapausoa da eremuko helburuak lortzeko bidean, izan ere, konpainiak salmenta bolumena bikoiztea aurreikusi du, 300.000 tonara iritsi arte, % 70 Espainiatik kanpo. Joint venture honen bitartez, Repsolek produktu horiek Espainian, Mexikon eta Indonesian ekoiztu eta banatu eta 90etik gora herrialdetan merkaturatuko ditu.