Guztira, energia alternatiboak erabiltzen dituzten 46 ibilgailu lehiatu dira, iaz Montecarlon jokatutako eko rallyko 41 ibilgailuen marka hobetuz eta parte-hartzearen munduko errekorra hautsiz. Nabarmentzekoa da ibilgailu elektrikoen kategorian izandako parte-hartzea, 40 ibilgailu erregistratu baitira, Montecarloko proban parte hartu zuten 33 ibilgailuen aldean.
Ibilgailu Hibridoetako kategorian, Eneko Conde eta Lorenzo Serrano, Blendio taldekoak, liderrak izan dira; eta beste erregaiak eta Euro 6 kategorian, Francisco Rey eta Vanessa Rey, Escudería La Coruña taldekoak, izan dira.
Eko rallya ibilgailuen eraginkortasuna baloratzea xede duen lehiaketa da, batez besteko abiadura eta guztizko kontsumoa neurtuz.
Proba Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta IBILen, DS Automobilesen eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzaz.
Hiru etapek Areatza izan dute abiapuntu eta helmuga, eta bertan antolatu diren jardueren artean, nabarmentzekoak dira egungo munduko txapela irabazi duen E Formulako ibilgailua ikusteko aukera, umeentzako karting elektrikoa edo Scalextric zirkuitu profesionala, besteak beste.