Uniporten Zuzendaritza Batzordea Findegian bildu da. Pepe Luque Petronorren kontseilari delegatua eta José Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria haiekin izan ziren.
Batzarra amaitzerakoan Petronorren instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten; “Ikuspegi” behatoki berria bisitatu zuten, findegiaren ikuspegi panoramikoaz disfrutatzeko, eta kontrol geletan ere izan ziren.
Uniport Bilbao Bilboko portuaren klusterra ordezkatzen duen erakundea da. 130 enpresa ditu bazkide, sektore pribatukoak (89%) eta publikokoak (%11), foro berdinean Bilboko portuko, eta bere lurreko konektibitatearen, plangintza zein garapen ekonomikoan zuzenean edo zeharkako modu batean inplikatuta dauden erakunde guztiak batuz. Haien artean Petronor dago, Bilboko portuko trafikoaren %47a izanik.