Bizkaiko Foru Aldundiaren aginduz, Petronorrek jakinarazi nahi du datorren astelehenetik aurrera, azaroak 4, bidea moztu eta kapazitatea murriztuko dela “Zierbenako porturako sarbidean” N 639 Foru Errepidean, 19,410 kilometro-puntuan, Zierbenako La Cuesta auzoan, Petronorren findegiko oliobidea konpontzeko obrengatik.
Ibilgailuen ordezko pasabidea semaforo bidez erregulatuko da, eta lanak gehienez 2 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute.
Aldundiko Mugikortasuneko, Garraioko eta Errepideetako arduradunak zein Petronorreko oliobidea konpontzeko arduradunak jakitun dira eta bidea mozteak sor ditzakeen eragozpenak sentitzen dituzte.