Bilboko Koral Elkarteak, zeinaren patronatuko kide da Petronor, erabaki du Ohorezko Bazkide izendatzea Euskaltzaindia, bere mendeurrena dela-eta bi erakundeek lortu dituzten harreman estuen ondorioz.
José Miguel Lanzagorta Koral Elkarteko presidenteak Nestor Basterretxeak zizelkatutako lira eman zion Andrés Urrutia Euskaltzaindiaren presidenteari, aitorpen gisa.
Ekitaldia Santa Zezilia egunarekin bat Koru Elkarteak antolatzen duen topaketan egin zen. Urtero biltzen ditu bere lagunak, ongileak zein Elkarteko kideak, eta Bilboko alkatea den Juan Mari Aburto ere bertan izan zen.