Petronorrek jakinarazi nahi du FCC Unitatea martxan jartzeko sekuentzia hasiko dela, mantentze lana amaitu ostean. Era berean, berarekin erlazionatutako unitateak ere abian jarriko dira.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.