Gallartan izandako XII. Laboral Kutxa Deia Hemendik Sariak banatzeko ekitaldian, Alberto Ríosen figura omendu zen, musikagatik oro har eta, bereziki, Muskizen egin zuenagatik. Alberto iaz hil zen eta bere alabak, Ainhoak, jaso zuen bere aitaren omenezko saria, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikariaren eskutik.
Riosez gain, beste hamaika erakunde, elkarte, enpresa eta pertsona saritu zituzten: Trapagarango San Gabriel ikastetxeko hezkuntza komunitatea, Somorrostro Prestakuntza Zentroa garatzen duen Reciclando con Hahatay proiektua, Uriosteko Orfeoia, Muskizko Parrokia Kontseilua, Abanto-Zierbena Atseginez adinekoen elkartea, Muskizko Erretiratuen Elkartea, Jose Luis Varona (Trapagarango La Orconera Erretiratuen Elkarteko presidentea), Sendoa Atletismo Kluba, Ortuellako Ken Tai Chi Kluba eta Gallartako Emakumeak Kultur Elkartea. Bizkaia Saria Bombardier enpresarentzat izan zen.