Gazteek enplegua aurkitu eta egonkortasun ekonomikoa lortzeko gainditu behar dituzten arazo eta erronkak bistaratzea da BYEF topaketaren helburua, berrikuntza eta aurrerakuntza teknologikoaren kulturak enpleguaren sorkuntzaren gainean duen inpaktuari arreta berezia emanez.
Ikerrek bere esperientziaren berri eman zuen jardunaldian izandako parte-hartzearen bitartez, desgaitasuna duten tituludunek gainditu beharreko arazoak ezagutzera emateko. “Erronka handiei aurre egin behar izan diet nire ibilbide osoan desgaitasunaren ondorioz; horiek guztiak gainditu ditut eta argi utzi behar da aurrera egiteko aukera dagoela beti, gehiegikeriarik gabe, baina gure anbizioak une oro elikatuz, gure helmugak zeinahi direla ere”, ziurtatu zuen.
Gainera, dei egin zien enpresei, berarena bezalako profilak bilatzeari ekin diezaioten, “aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eragozpenik ez duten lanpostuak identifikatu eta aukera-banaketaren alde egin dezaten, inortxo ere lan-merkatutik baztertuta gera ez dadin”.