“Artiko”-k, Josu Venerok eta Jesus Mari Lazkanok zuzenduta, Petronorren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) babesaz, euskarazko pelikularik onenaren saria jaso du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren hamabigarren edizioan.
Laburmetrai honek arrakastaz harrapatzen du Artikoaren esentzia hainbat dimentsiotan: zinematografikoan, piktorikoan eta poetikoan, ikuslea ezohiko eszenatoki natural bateraino, modu leunean, eramatea lortzen duen obra da. Halaber, oso poetikoa da Xabier Payaren testua.
“Artiko” filmaz gain, Treeline luzemetraiak irabazi zuen sari nagusia, Dariusz Zaluski zinemagile poloniarrak zuzendaririk onenaren saria eskuratu zuen Ostatnia Góra (The Last Mountain) filmagatik, The Final Ascent: The legend of Hamish MacInnes pelikulak irabazi zuen gidoirik onenaren sariaren Eguzkilorea, eta Cholitasek jaso zuen epaimahaiaren sari berezia.