Europar Batasunak, Parisko Akordioari jarraiki, klima-aldaketaren aurkako ahalegin globala lideratu nahi du. Fintze sektorea, helburu horren aldeko konpromisoarekin lotuta, oinarrizko eginkizuna betetzeko prest dago trantsizio energetikoa eraginkorra eta inklusiboa izan dadin, karbono gutxiko erregai likidoak banatuz: eko-erregaiak.
Horretarako, AOPek (Espainiako Petrolio-Produktuen Operadoreen Elkartea) diseinatutako estrategiak oinarriak finkatu ditu, fintzearen espainiar sektorea eta Administrazioa Parisko helburuak betetzen lagunduko duten prozesu eta eko-erregaien garapenerako teknologien arloko liderrak izan daitezen, inguruneko airearen kalitatea hobetuz, ekonomia zirkularra bultzatuz, energia-biltegiratzea sustatuz, horniduraren segurtasuna bermatuz, landa-eremuei garapenerako alternatibak emanez eta kalitateko enplegua eta ongizatea sortuz herritar guzti-guztientzat, hazkunde ekonomiko eta industrializazio iraunkorraren mesedeko ekarpen garrantzitsuak egiteaz gain.
Eko-erregaien aldeko bilakaera bultzatzeko txostena, hemen eta hemen.