Euskal industriako hogeita hamar bat enpresak eta eragilek parte hartu dute gaur, Petronor tarteko, COP25aren barruan antolatutako Sustainable Innovation Forum 2019 deritzon ekitaldi ofizialean, euskal enpresak klima-aldakearen inguruan hartu duen konpromisoa agertzeko eta erronka klimatikoaren arloan Euskadik soluzio berriak eskaintzeko duen potentzialtasun industrial eta teknologikoa ezagutzera emateko.
Jardunaldian, euskal industriaren potentzialtasunari buruzko panel monografikoa antolatu da, eta Gualber Atxurra Petronorren harreman instituzionaletako teknikariak, enpresa eta eragile teknologikoen ordezkariekin batera, networking saio batean parte hartu du trantsizio energetikoaren eta mugikortasun iraunkorraren inguruko zalantzak partekatzeko eta euskal industriak klima-aldaketaren erronka handiari buruz hartu duen konpromisoari atxikitzeko.
Ildo horretan, Atxurrak ezagutzera eman du Petronorrek “deskarbonizazioaren alde” hartua duen konpromisoa, eta “25/25 programaren bitartez, 2025erako isurpenak % 25 murrizteko” lan egiten ari direla adierazi du.