Euskal Herriko eta Estatuko ikastetxe, unibertsitate, elkarte eta erakundeetako 30 talde baino gehiagok bisitatu dute Petronor 2019an.
Findegiaren historia, Petronorren ekoizpen-eskema eta etorkizuneko ikuspegia edo estrategia ezagutzeko aukera izan zuten bisitari guztiek.
Gainera, guztiek 1\2 Kontrol Gela eta Lucero Lurmuturreko Itsas-terminala bisitatu zituzten, eta informazio-hitzaldia eman zitzaien Bilboko Portuari buruz, findegiari lotutako bere garapenari buruz eta itsas terminaletik igarotzen diren produktu finduei buruz, besteak beste.