Anne de Pablo txirrindulari muskiztarra, orain arte Mendiz-Mendi Petronorreko kidea, Miguel Madariagaren Txorierriko Nesken Taldean izango da 2020ko denboraldirako.
Anne Bizkaiko eta Euskadiko txapeldun izan zen azken denboraldi honetan eta bosgarren postua lortu zuen Espainiako Txapelketan. Beheragoko mailetan nabarmendu izan da beti Mendiz-Mendi Petronor klubaren eskutik; kadete mailan ziklokrosseko Espainiako txapeldunorde izan zen, eta kategoria berean taldekako erlojupeko Espainiako txapelduna.
De Pablok, bere bigarren gazte-urtean, kalitatea emango dio Txorierriko Nesken Taldeari, txirrindulari gisa aurrera egiten jarraitzeko helburuz.