Bilboko Zabalburu Ikastetxeko Analisi eta Kontroleko Goi Mailako ikasleek Petronor bisitatu dute, Laborategian bereziki interesa izanik.
Nerea Mendizabal Laborategiko kudeatzaileak Muñatoneseko atrioan egin die harrera, findegiaren funtzionamenduari buruzko hitzaldia emateko.
Ondoren, Petronorren Laborategia bisitatu dute. Nereaz gain, Laborategiko gerentea, Miguel Ángel Sinobas, eta Kromatografiako burua, Estibalitz Cervero, haiekin egon dira, analisi kimikoetarako ekipoen funtzionamendua azaltzeko eta findegiko produktuak erakusteko, baita horien ezaugarriak azaltzeko ere.