CodeSyntax enpresak sortutako “Egunean Behin” mugikorrerako trivial estiloko aplikazioak irabazi du Argiaren Internet Saria.
Maite Rementeriak, CodeSintaxen taldearen izenean, joan den ostiralean jaso zuen saria, Usurbilen izandako ekitaldian. Bertan, babesle guztiei saria eskaintzeaz gain, Egunean Behin jokoa “euskaldunen komunitatera iristeko sustapen-tresna” izan daitekeela aipatu zuen.
Joan den urtearen amaieran 50.000 parte-hartzaile izan zituen aplikazio honen arrakasta, hainbat babeslek bermatu dute, haien artean Petronor.
Ikasturte berria gaur hasi da, hain zuzen ere. Interesdunek parte har dezakete aplikazioa hemen jaitsiz:
-Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.eguneanbehin
-IOS: https://apps.apple.com/us/app/egunean-behin/id1450264469?l=es&ls=1