El Cerro de la Llosa Kirol zein Kultura Elkartea, Petronorren, Muskizko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, La Caixaren eta herriko ikastetxeen laguntzaz, 5,3 hektareako partzela baten basoberritzea egiten ari da.
Joan den martxoan Muskizek baso sutea sufritu zuen eta orotara udalerriko 110 hektarea inguru erre ziren. Hainbat mendi kaltetu ziren, besteak beste, Mello. Mendi honek urtero Mello Saria hartzen du. Lasterketa eta martxa horretara ehunka kirolari eta natura zale joaten dira, eta El Cerro de la Llosa Kirol zein Kultura Elkarteak antolatzen du.
Otsailaren 7an, ostirala, hasi zen basoberritze horren arduradunak udalerriko ikastetxeetako ikasleak izango dira eta, basozainen gidaritzapean, zonaldea horretan bertako espezieak landatuko dituzte. Horretaz gain, suteak saihesteari buruzko eta inguru eta baso autoktonoen garrantziari buruzko ezagutzak eskuratu ahalko dituzte.