Bizkaia Bizkaialde Fundazioak joan den urtarrilaren 27an izan zuen urteroko bilera Euskalduna Jauregian, eta bertan izan ziren Fundazioko kide diren 34 klubetako 38 talderen eta 35 enpresen ordezkariak, haien artean Petronor, Bizkaiko eliteko kirolari babesa berritzeko.
Bizkaia Bizkaialde fundazioa 2000. urtean sortu zen, helburu garbiarekin: oso zail izango luketen eta maila gorenean lehiatzeko ia aukerarik izango ez luketen Bizkaiko klubei laguntzea.
2019-2020 denboraldi honetan, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak milioi bat euro baino gehiagoko babesa (1.050.000 €) emango die 24 kirol-modalitatetan maila gorenean lehiatzen diren 38 kirol-talderi (emakumezkoen 18 talde, gizonezkoen beste 19 eta talde misto 1). Gainera, Fundazioak babesten dituen taldeen artean emakumezkoenak asko direla azpimarratu behar da.