COVID-19ren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, Gazteluberriren bertsio fisikoaren banaketa atzeratu egin da egoera normaldu arte. Horregatik, Petronorrek aldizkariaren “online” bertsioa eskaintzea erabaki du, mundu guztiak eskuragarri izan dezan.
Hiru hilean behingo aldizkari honen 97. zenbakian, CO2 industrialaren atzitze eta balorizazioa jorratzen duen lehen proiektuan Petronorrek duen partaidetzaz hitz egiten da, Km0 energia berriztagarriaren ekoizpenaz, operadore-ikastaro berriaz eta “Enpresariak eta ETA” liburuaren argitalpenaz, besteak beste, findegiarekin erlazionatutako edo lagundu duen inguruko hainbat jarduerari buruzko informazioa emateaz gainera.
Horrez gain, Roberto Miguel Petronorreko operadore eta “Hahatay Sonrisas de Gandiol” GKEko kideari egindako elkarrizketa ere jasotzen du, baita izandako azken bisitei eta egindako zozketei buruzko informazio guztia ere.
Ahal bezain laster eta agintariek hala erabakitzen dutenean, ohikoa den moduan Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenatik banatuko da.