1. Inbertsio industrialeko egitasmoak suspertzea.
2. Autogintza sektoreko eskari nazionala eta nazioartekoa bultzatzea.
3. Eraikuntzako jarduera aktibatzea, eta baita sektore laguntzaileetakoa eta lotutako zerbitzuetakoa ere.
4. Saltoki txikizkarien eta ostalaritzaren pausuz pausuko zabaltze plana diseinatzea.
5. Kostu Energetikoak gutxitzea.
6. Esportazioa eta kanpoko merkatuetarako sarbidea sustatzea.
7. Merkatal garraioan eta kate logistikoan eraginkortasuna handitzea.
8. Neurri finantzario zehatzen aplikazioa.
9. Industriari ezarritako zerga molde berriak atzeratzea.
10. COVID-10aren prebentzioa eta kontrola erraztea lantokietan.
Berpizte ekonomikorako oinarrizko 10 ardatz hauek kontuan izanda, Aliantzak ezinbesteko deritzo industriaren lehiakortasuna babestu eta bultzatuko duen programa eraginkorra abiaraztea, eta baita merkatu nazional eta nazioartekoko gainerako sektore produktiboena, honela osasun krisiaren osteko beharrezko berreraikuntza sozial eta ekonomikorako industriak bere potentzial guztiarekin lagun dezan, aintzat hartuta zelako pisu nabarmena duen aberastasuna eta enplegua sortzeko.
Espainiar Industriaren Lehiakortasunerako Aliantzak produktibitate eta balio erantsi handiko enpresa-sarea garatzeko gai diren sektore estrategikoak biltzen ditu, esportatzeko eta I+G+b arloko inbertsiorako eta teknologia aurreratuetarako gaitasun nabarmenekoak, oinarrizko zutabe direnak eredu ekonomiko sendoa egituratzeko, kalitatezko enplegu egonkor eta koalifikatua sortzeko modukoa.