Leire Madariaga, Suteen aurkako eta Zaintzako buru berria

Leire Madariaga Bilbao
Leire Madariaga Bilbao, orain arte Prebentzio eta Higieneko teknikoa, Suteen aurkako eta Zaintzako Petronorreko buru izendatu dute.

Ingeniari kimikoa da, eta graduondoko master aurreratua egin zuen fintze, petrokimika eta gasari buruz, eta baita prebentzio, kalitate eta ingurumenari buruzko kudeaketa integratuko beste bat ere.

2008an sartu zen Petronorren Madrilen Repsolen masterra egiteko. Amaitu eta gero, 2009ko udan txanda bat jarri zioten eta arlo ezberdinak, prozesua zein lan egiteko modua ezagutzen ibili zen. Kal&MAtik, Laborategitik eta Prozesuetatik igaro zen eta orain arte Prebentzio arloan ibili da Segurtasun Sailaren barruan.

Zorionak.