Elías Unzuetak, Petronor Innovación-eko gerentea, ‘De la vigilancia a la prospectiva’ Innobasquek antolatutako zikloaren saioetako batean parte hartu du. Berrikuntzaren Euskal Agentziak enpresa handi bat eta ETE bat biltzen ditu (oraingoan Petronor eta Protón Electrónica) saio batean azal dezaten nola egiten duten zaintza azkarra aurrea hartu eta erabaki hobeak hartzeko.
Kasuon, euren jardueran eta etorkizuna prestatzeko lagungarri den zaintza teknologikoa abiarazteko enpresek dituzten estrategiak partekatu dira, eta prospektibaren egungo kontzeptura nola zabaldu aztertu da, horretan bilatzen dena inguruaren garapen teknologikoan betebehar aktiboagoa izatea eta konpainiaren interes estrategikoen alde egitea denez.