Athletic eta Petronor bat datoz iraunkortasunaren aldeko apustuan eta elkarlanean ari dira NBEk ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuen ildotik eta trantsizio energetikoaren inguruan Europako Batasunean adostutako helburu anbiziotsuak betetzeko, Parisko klimaren gailurrean onartutako konpromisoen ondoriozkoak.
Sorkuntza banaturako Petronorren eskumendeko Edinorren parte hartzearekin, akordioaren ondorio bezala, eguzki plakak jarriko dira Athleticen instalazioetan, San Mamesetik hasita, eta horiei esker zelaiko kontsumoaren zati bat zuzkitu eta instalazio guztietan karbono gutxiko energiaren horniketa bermatuko da.
Karbono gutxiko energia hau Repsol Electricidad y Gas-en bitartez banatuko du Petronorrek, banatzen duen elektrizitatea ingurumenarekiko errespetuzko jatorrikoa dela adierazten duen ziurtagiri gorena –A etiketa- duen konpainia handi bakarra, Merkatuen eta Konpetentziaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) arabera.
Halaber, Energiaren Komunitate bat sortuko da, “Athletic Energia”, dagozkion ziurtagirien bitartez karbono gutxiko energia-horniketa bermatzeko. Komunitate horren parte batek, San Mames ingurutik 500 metrora bizi diren auzokideena, zelaian bertan ekoiztutako energiaren zati bat jaso ahal izango du.
Azkenik, mugikortasun iraunkorraren alde eginez, ibilgailu elektrikoentzat birkarga puntuak jarriko dira klubaren instalazioetan.