José María Montserrat, Petronorreko Produkzio zuzendariak, “segurtasunaren, ingurumenaren eta lan zorrotzaren” garrantzia azpimarratu du gaur eguerdian Kimika-Instalazioko Operadoreen (KIO) ikastaroaren itxiera birtualean. Halaber, deskarbonizaziorako bidean findegiaren eraldaketa nabarmendu du, covid19ak eta eragin duen krisi ekonomikoak uneon baldintzatutako testuinguru aldakorrean.
Zortzi hilabetez formatu dualean heziketa teorikoa eta praktikak jaso dituzten 24 ikasle (%50etik gora inguruko udalerrietakoak) bildu ditu KIOen taldeak, orain lanean hastekoak direnak. Petronorrek Lanbiderekin eta Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin lankidetzan antolatuta, koordinatzaile pedagogikoa izan du estrainekoz ikastaroak, eta azken zentro horretako Óscar Álvarezek hartu du ardura hori.