Bizkaiko bainu-eremuetako osasun-kontrolerako azken programaren arabera, La Arenako hondartza egoera onean dago eta bertako urak “bikainak” dira.
Aztertutako 21 hondartzetatik La Arena izan da emaitzarik onenak lortu dituenetako bat. Txostenaren arabera, La Arenako urak bikainak dira, beraz, bainua librea da eta hondartzaren kalitatea ere ona da.
COVID 19 Kontingentzia Planaren arabera, gogorarazi behar da hareatzetan indarrean dagoen segurtasun-distantzia gomendatua (1,5 m) mantendu behar dela, maskara eraman hondartzatik egiten diren joan-etorrietan eta ez dela bertan hiru ordu baino gehiago egon behar.
Hondartzen egoera ikusi, hemen.