Anne de Pablo, Euskadiko selekzioak deituta

Anne de Pablo. Argazkia: https://www.facebook.com/AulaPedagogikoa
Anne De Pablo txirrindulari muskiztarrak (Txorierriko Nesken Taldea) Euskadiko selekzioa ordezkatuko du Llucmajorren (Mallorca) irailaren 4, 5 eta 6an izango den errepideko Espainiako Junior Txapelketan.

Euskadiko selekzioak 16 txirrindularirekin parte hartuko du 2020ko errepideko Espainiako Junior Txapelketan. Sei emakumeko talde bat, Anne haien artean, eta hamar gizoneko beste bat dira, Naia Leonet eta Xabier San Sebastianen gidaritzapean.

Zorionak Anne!