Deiak bere XIII. Hemendik Sariak banatu zituen atzo, Muskizko Meatzari Aretoan, Ezkerraldearen aurrerapenaren alde egunero borrokatzen diharduten pertsona, kolektibo eta enpresei.
Gaur egungo pandemiaren ondorioz, publikorik gabe ospatu zen ekitaldia, soilik sariak banatu zituztenak eta sarituak bertan zirela. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak Abanto-Zierbenako Elikagaien Bankuari eman zion saria.
Abanto-Zierbenako Elikagai Bankuaz gain, Sestaokoa ere saritua izan zen, baita Muskizko zein Ortuellako Babes Zibileko taldeak, OSI-Ezkerraldea-Meatzaldea-Cruces, Santurtziko STZ Gosearen Aurkako Solidarioak eta Trapagaraneko Labegane Atletismo Kluba.