Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak atzo nabarmendu zuenez covid-19ak eragindako krisiaren osteko susperraldirako Europako Batasunaren funtsak “ez dira txeke zuri bat” eta “Espainiak behar duen eraldaketa tekno industriala espainiar enpresa traktoreen bihotzean eta adn-an egon behar da”. EBren ‘Next Generation’ planaren eta espainiar enpresentzako aukeren inguruko IESE Business School-en ekitaldi online batean, López Atxurrak eskatu zuen egungo desafioei konfiantzaz eta ‘Estatu helburuen bitartez’ aurre egiteko.
Ekitaldian, besteak beste, Espainiako Gobernuko Industria eta ETEen Idazkari Nagusi Raül Blancok eta Barcelona Institute of Science and Technology-ko presidente Andreu Mas-Colell-ek hartu zuten parte.
‘Next Generation EU’ planak hiru zutabe ditu: suspertzeko, kalteak konpontzeko eta krisitik indartuta ateratzeko Estatuen ahaleginei babesa emateko tresnak; inbertsio pribatua bultzatzeko eta zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko neurriak; eta EBren oinarrizko programak indartzea, krisitik ikasteko, merkatu batua indartsuagoa eta erresilienteagoa izateko, eta trantsizio ekologiko eta digital bikoitza azkartzea.