Petronor eta Repsoleko boluntarioek, euren senideekin batera, mikroplastikoz garbitu zuten joan den larunbatean Muskiz eta Zierbena artean dagoen La Arena hondartza.
Boluntariotza-jardueran zehar, partaide guztiek jaso zuten hitzaldi informatiboa hondartzetan aurki daitezkeen plastikoei buruz, plastikoen jatorriari buruz, zenbat urte behar diren degradatzeko azaldu zitzaien, etab. La Arena garbitzeaz gain, saguzarrentzako babeslekuak egiteko aukera izan zuten.
Ekimen hau Repsolen Boluntariotza Astearen barruan kokatzen da. Hasieratik, Repsol Fundazioak boluntariotzako hainbat jarduera puntual sustatu ditu, Repsol Taldearen inguruko langileen eta pertsonen parte-hartzea sustatuz. Hainbat jarduera-eremutan oinarritutako jarduerak dira, gizartean etorkizun hobea eraikitzen laguntzeko helburuz.